XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au zuc neretzat cerbait Berari escatzeco berarizco derecha da.

Esca zayozu, ene Ama, beguira dizadala begui urricaltsuaz, Bere eta zure izan nai det orañ eta secula gucian.

2. ren PUNTUA.

Beguira orañ Jesucristo gure Jaunaren jaincotasuna Pasio sagraduan añ ezcutatua egon bazan ere, eguicari miragarriaquiñ aguertua.

Beguira zayozu aita eta poz-emalle gozoac becela, bere esleituac consolatzen eta poztutzen, eta icus zazu cembatez Berac ematen dituen poz-atseguiñac munduco poz-atseguiñ guciai eraguiten diezaten.

Beguira bere escu guciracoaren señale ceñ seguru eta aguiria ematen digun, heriotza eta bere etsai guciac azpiratuaz, eta bere hitzac uts-eman eciñ lezaqueala, bitori añ garai eta arguitsuaz argui eta garbi aguertuaz, bada Bere gorputz sagraduaz hitzeguiñaz juduai esanic: Deseguizute templo au, eta iru egunean ostera bera eguiteratuco naiz;.